2024/04/17

HH4. Irteera

Kaixo blog zaleok!

Aspaldi da gure berri eman ez dizuegula baina hemen gaude berriro. Gaurkoan egin genuen lehenengo irteerako argazkien bideoa aurkeztu nahi dizuegu.

Karakas eta Basakarte baserrietara joan ginen oinez eta hamaiketako eder batekin indarrak berritu ondoren parkean ibili ginen jolasean.

Egun ederra igaro genuen. Gozatu gure argazkiak ikusten!

Laster izango gara bueltan kontutxo gehiagorekin. 

Agur!


2024/04/05

HH2 Musika instalazioa

Oraingo honetan HH2 ko haurrak musika tresna desberdinekin esperimentatu dezaten kanpo espazion instalazioa prestatu dugu.



2024/03/15

HH3. ARGITXO

Etorri da Argitxo, gure iratxo bihurritxoa. Puzzlea osatzeko ekarritako zatiak jarri ditugu eta guk ikasitako dantza eta abestia erakutsi dizkiogu.






2024/02/26

HH5. NAMA'S HAT

Hello! Lehengo astean ederki pasatu genuen Monkey eta Namaren paperean. Txapelak lapurtzen Namari zenbat barre! Blue hat, green hat, pink hat, yellow hat, orange hat… Koloreak ikasi ditugu eta antzerki gehiago egiteko gogoekin geratu gara. Hurrengoan gehiago! Enjoy the video!




2024/02/21

HH3. ZUMAIA EZAGUTZEN

1.go Txangoa gure herria  pixkat gehiago ezagutzeko egin dugu, gure nexka-mutilak motxila bizkarrean hartuta joan gara tipi-tapa, tipi-tapa  txoko desberdinak gozatzen, usaitzen, disfrutatzen; trapu zaharrak bezala bukatu genuen baina poz pozik.


                                                                   




2024/02/02

HH2 INSTALAZIOA.ZENTZUMENAK.

Oraingo honetan zentzumenekin jolasean ibili gara, hau baita norbera ezagutzeko haurrek behar dutena,sentsazio desberdinak bizitzea.




2024/01/12

HH4 GAU BELTZA

 Kaixo blog zaleok!

Urria bukaeran gau beltzerako gure gela apaintzeko kalabazak hustutzen ibili ginen. Lan galanta izan zen hiru kalaba handi haiei kandelak sartzeko moduko zuloa egitea, baina gogotsu aritu ginen eta denon artean lortu genuen. Dotoreak gelditu zitzaizkigun kalabazak!

Eta behin gela girotuta, argiak itzali, kandelak piztu eta ohitura zaharrei jarraituz maindire eta alkondara zaharrak jantzita ospatu genuen gau beltza.

Denok elkarrekin gozatu genuen gelan sortutako giroaz eta abestuz goiz ederra pasatu genuen.

Prestaketa lanak eta egun bera nola joan ziren gogoratzeko bi bideotxo prestatu ditugu oraingoan. Zuen gustukoak izatea espero dugu.

Laster arte!